Mont-de-Marsan 20-49 Baiona

Baiona Top14ra itzuli da

Avironek aise irabazi du Mont-de-Marsanen aurkako neurketa. Urte bakarra egin du bigarren mailan.

Baionako jokalariak eta zaleak igoera ospatzen, gaur, Montpellierren (Frantzia). BERRIA
2022ko ekainaren 5a
20:22
Entzun

Lehenengo aukera baliatu du Baionak. Avironek bi aukera zituen Top14ra bueltatzeko: lehena, gaur, Montpellierren (Frantzia), Mont-de-Marsanen aurka; eta, bestela, datorren astean, Perpinya Top14 ligako azken-aurreko sailkatua menderatu beharko zukeen. Baiona, ordea, maila goreneko taldea da jada, Mont-de-Marsani 20-49 irabazita.

Iaz Miarritzeren aurkako derbian maila galdu eta gero, Baionak Top14 ligara itzultzea baino ez zuen buruan denboraldi hasieran. ProD2ra jaitsi izanagatik ere, egitasmoari «segida» eman zion zuzendaritzak, eta taldeak denboraldi bikaina osatu du. Gaur jaso dute saria.

Dena den, datorren urtean ez da derbirik izango Top14an, aurten maila galdu baitu Miarritzek. 2013-2014ko denboraldiaz geroztik ez daude Miarritze eta Baiona aldi berean lehen mailan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.