Lan istripuak

Langile bat hil da bihotzekoak jota, Bermeon

Urteko 11. heriotza ez-traumatikoa izan da, LAB sindikatuaren arabera; arazo kardiobaskularrak areagotu egin dira haren ustez, eta horiei aurre egiteko «benetako kontrola eta politika zehatzak» eskatu ditu

Zamalanak, supermerkatu batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Edu Lartzanguren.
2022ko ekainaren 6a
12:12
Entzun

Joan zen ostiralean gertatu zen heriotza, baina gaur jakinarazi dute: Bermeoko Coviran supermerkatuan bihotzekoak jota hil zen 50 urteko langile bat. LAB sindikatuaren arabera, lan istripuan aurten hildako 32. langilea da, eta ezbehar ez-traumatikoen eraginez zendutako 11.a.

Sindikatuaren arabera, langilea autonomoa zen, eta frankizia denda txikian zebilen lanean.

LABek salatu du arazo kardiobaskularrak areagotu egin direla denda txikietako langileen artean, saltoki handien lehia dela-eta egin beharreko lanaren presioaren eraginez. Zalantzan jarri du patronalak arrisku horren aurrean ematen duen erantzuna, eta Eusko Jaurlaritzari ere leporatu dio arazo horri arreta berezirik ez jartzea. Galdetu dio ea Osalanen eta ikuskaritzaren lana egokitu duen.

«Urkullu jauna patronalaren eskutik absentismoaren aurka hitz egiten ikusi dugu berriki. Noiz hitz egingo du laneko erailketen aurka?».

Berehalako neurriak eskatu dituzte, tartean «benetako kontrola eta politika zehatzak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.