Industria

Industria produkzioa apaldu egin da Hego Euskal Herrian

Iaztik apirilean %3,8 jaitsi da industria produkzioaren indizea Nafarroan eta eta %2,2 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Bi behargin Sidenorren lantegian, Basaurin. LUIS TEJIDO / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 7a
10:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Iaztik jaitsi egin da industria produkzioaren indizea Hego Euskal Herrian: %3,8 egin du behera Nafarroan; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %2,2. INE Espainiako Estatistika Institutuak aurten neurtutako lehen jaitsiera da. Urtarriletik hona gorantz egin du produkzio indizeak, baina joerari ezin izan dio eutsi laugarren hilabetez. Horrela, indizea urte hasierako mailaren azpitik geratu da (-%3,18 Nafarroan eta -%5 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.