Albistea entzun

Diru politika

EBZk interes tasak %0,25 igoko ditu uztailean

Inflazioa «oso altua da, eta atzera %2ko helburura ekarri behar dugu», esan du Christine Lagardek, argi utziz irailean beste goratze bat izango dela, eta gehiago etorriko direla ondoren. Europako Banku Zentralak uztailaren lehenean utziko dio zorrak erosteari.

Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko presidentea, gaurko agerraldian.
Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko presidentea, gaurko agerraldian. SEM VAN DER WAL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2022ko ekainak 9

Zalantzak ahalik eta gehien murriztu nahi izan ditu EBZk, eta gaur iragarri du uztaileko bilkuran euroaren interes tasa nagusiak puntu laurden igoko dituela, behin hurrengo hilabetearen hasieran zorra erosteari utzi ostean.

Eta ez hori bakarrik, irailean ere beste %0,25eko igoera aurreikusten dutela adierazi du, eta litekeena dela igoera hori handiagoa ere izatea. Epe ertainerako eta luzerako inflazio aurreikuspenen araberakoa izango da uda osteko goratzea; iragarpenak egungoak bezalakoak badira, edo okerragoak, igoera handiagoa izango dela aurreratu du EBZk. EBZko presidente Christine Lagardek gehiago zehaztu du: 2024. urterako %2,1eko inflazioa aurreikusten jarraitzen badute irailean, tasak %0,50 igoko dituzte.

Eta horrela, uztailaren 21eko bere bilkuran, tasa igoerarik gabeko 11 urteko aldiari amaiera emango dio Europako Banku Zentralak «inflazio oso altuari» aurre egiteko.

«Ez da urrats bat, bidaia bat da», adierazi du Lagardek bere agerraldian, azaldu nahian oso posible dela iraila eta gero ere tasen igoera gehiago etortzea. Europako Banku Zentralak uste du igoera «mailakatu eta jarraituak» egokiak izan daitezkeela.

Edonola ere, urrats bat izanda ere, gaur EBZk hartutako jarrera «urrats garrantzitsua» dela nabarmendu du Lagardek, banku zentraleko gobernu kontseiluak jarrera aho batez onartu duela esatean.

Aurreikuspen ilunak inflazioarentzat

Izan ere, inflazioari heltzeko prest dagoela argi utzi behar zuen banku zentralak, ikusita zein panorama duen prezioen bilakaerarekin. EBZren beraren iragarpenen arabera, martxoko txostenean aurreikusitako maila guztiak goratuko ditu inflazioak: aurten %6,8ko urteko tasa izango da; 2023an %3,2ra apalduko da, eta 2024an, %2,1era, EBZren %2ko helburutik zertxobait gora.

Jakina, prezioen igoera horretan eragin zuzena izan dute energia gaiek eta elikagaiek, baina azpiko inflazioa ere helburutik gora ikusten du banku zentralak hurrengo hilabeteetan: %3,3ko azpiko inflazioa iragarri du 2022an; %2,8koa 2023an eta %2,3koa 2024an.

Hazkunde ekonomikoari dagokionez, euroguneko ekonomiarentzat martxoan iragarritakoak hazkunde txikiagoak ikusten ditu EBZk barne produktu gordinarentzat 2022. eta 2023. urteetarako, %2,8koa eta %2,1ekoa, hurrenez hurren. 2024rako, ordea, martxoan ikusitakoa baino igoera handiagoa espero du: %2,1ekoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haur migratzaileak Donnan (Texas), AEBetara iritsi berritan. ©DARIO LOPEZ-MILLS / EFE

Ametsen lurra amesgaizto bihurtu da

Maddi Iztueta Olano

Azken urtean 130.000 haur migratzaile iritsi dira beren kabuz AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Horietatik bi heren lanean hasten dira iritsi eta berehala.

Haurrak tipulak jasotzeko lanetan, Weld Countyn, Coloradon. ©#BARRA_ABILDUA#CHILDLABORCLC / TWITTTER

LANGILE FALTAN, HAURRA LANABES

Maddi Iztueta Olano

Parkeetan topatu dute AEB Ameriketako Estatu Batuek langile faltaren irtenbidea; adingabeak lanean jarri nahi dituzte hainbat estatutan. Besteak beste, Iowan aurkeztutako lege proiektu batek baimenduko luke 14 urtetik gorako haurrek eraikuntzan lan egitea.

VWen lantegia, Nafarroako handiena, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Enpresen irabazia soldatapekoen errenta halako bi handitu da

Iker Aranburu

Nafarroan, %13,7 handitu zen iaz esplotazio soberakina, eta %6 langileei ordaindutakoa. Nafarroako BPGa %4,3 hazi zen iaz. Ostalaritzaren ekarpena nabarmendu du Nastatek

Auto baten ihes hodia ©JULIAN STRATENSCHULTE (Efe)

Erregai sintetikoak, debekutik kanpo

Jokin Sagarzazu

Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.