Albistea entzun

Lizartzako Udala ez dute bihar eratuko, ezta Elduainen ere

 

Berria -

2007ko ekainak 15 13:30
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan PPtik Lizartzan (Gipuzkoa) aurkeztu ziren denek erretiratzea erabaki dute —PPko beste batzuek ordezkatuko dituzte—, baina haien uko egiteak ez dituzte Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu eta, hartara, Udala ez dute bihar eratuko, PPko ordezkari berriek ezingo dituztelako karguak hartu. Espainiako auzitegiek LAS (Lizartzako Abertzale Sozialistak) eta EAE-ANV baliogabe jo ondoren, PP izan zen maiatzean han aurkeztu zen alderdi legezko bakarra. 27 boto lortu zituen, ordezkaritza izateko gutxieneko %5 baino gehiago (EAE-ANV baliogabeak 186 boto). PPko beste kideek uko egitean, Regina Otaola PPko kidea izango da hango alkate, eta Laura Garrido Gasteizko legebiltzarkidea eta Miguel Angel Fernandez EAEko Nuevas Generaciones-eko presidentea izango dira, besteak beste, zinegotzi. =b Elduainen PPk ezingo ditu zinegotziak izendatu=b Tolosaldeko hauteskunde batzarrak PPren eledunen ukoa onartu du Elduainen (Gipuzkoa), baina alderdikideek ezingo dituzte ordezkatu. 250 biztanle baino gutxiagoko herria denez, ezinezkoa da ordezkapena. Litekeena da Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako talde batek kudeatzea Udala. Dena den, ordura arte, aurreko legegintzaldiko eledunak euren karguetan izango dira. Zaldibiako (Gipuzkoa) Udalaren eraketari dagokionez ere zalantzak ageri dira. Patxi Aierbe Aralarreko hautagai eta egungo alkateak esan du zaila iruditzen zaiola bihar Udala osatzea, zer jokabide hartu garbi ez daukatelako. Gogoratu du 435 boz lortu zituela Aralarrek hauteskundeetan, EAE-ANVri zegozkion boto baliogabeak bezainbeste. Berdinketa horrekin zer egin erabakitzen ari direla argitu du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Oreka IT enpresa aurten ere Euskaraldian parte hartzen ari da. ©OREKA IT

Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz

Oreka IT

Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira.

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako seruma bilatuenetariko bat bihurtu da bere eraginkortasun handiagatik. ©SIBARI REPUBLIC

Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da

Sibari Republic

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte.

RPK enpresa-talde kooperatiboak Euskaraldiarekin bat egiten du. Irudian, Euskara Batzordeko kideak. ©RPK

Euskararen erabilera sustatzen

RPK

RPK enpresa-talde kooperatiboak euskararen erabilera bultzatzen du. Euskaraldirako, zenbait arigune sortu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.