Albistea entzun

MEMORIA

36ko gerratik erbesteraturiko 6.819 ume gipuzkoar identifikatu dituzte

Intxorta 1937 elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eskatu diete herritarrei, gerrako ume gehiago identifikatu eta haien datuak, argazkiak zein testigantzak jasotzeko. 45 testigantza bildu dituzte jada, baina ohartarazi dute oraindik bizirik direnak ez direla anitz izanen.

Ion Gambra, Julia Monge eta Iosu Chueca, gaur, Donostian egindako agerraldian.
Ion Gambra, Julia Monge eta Iosu Chueca, gaur, Donostian egindako agerraldian. Maialen Andres / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2022ko ekainak 15 15:10

«Erlojuaren kontra» dabiltza, baina ahal duten guzia egin nahi dute. Intxorta 1937 elkartea ikerketa bat egiten ari da 36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren umeei buruz, eta laguntza eskatu diete herritarrei, ume izandako horiek identifikatu eta haien testigantzak jaso ahal izateko. Harremanetan jartzeko helbide bat eman dute, eta eskatu dute horra idazteko, kasuren baten berri izanez gero: intxorta1937@gmail.com.

Zailtasun nabarmen bat dute: denbora. «Testigantza berriak biltzea gero eta zailagoa da», azaldu du gaur Donostian Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendariak —elkarteari ikerketa egiten laguntzen ari zaio diputazioa—. Baina egina dute lana dagoeneko: jakinarazi dutenez, gipuzkoar jatorriko 6.819 ume identifikatu dituzte jada, Gipuzkoako 57 herritakoak: horietako 3.468 gizonak dira, eta 3.300 emakumeak. Intxorta 1937 elkarteko kideak azken bi urteotan ibili dira Euskal Herriko zein atzerriko artxiboetan arakatzen, eta horren emaitza da lortu duten zerrenda, uste zuten baino luzeagoa. Horietatik 3.139 Frantziara joan zirela jakinarazi dute, 1.796 Kataluniara, 466 SESBera, 334 Belgikara, eta 180 Erresuma Batura. Baina badira herrialde gehiago ere, tartean Latinoamerikakoak.

Dena den, asmoa ez zen zerrenda bat osatzea soilik. «Bizipenak, testigantzak eta datuak bildu nahi ditugu, gertaturikoa galdu ez dadin, eta hurrengo belaunaldiei helarazteko», Gambrak gaur Donostian erran duenez. Dagoeneko badituzte 45 testigantza bilduak, eta uste dute guti izanen direla lortu duten zerrendatik oraindik bizirik dauden gizon-emakumeak. Horietako aunitz, gainera, ez ziren sekula Euskal Herrira itzuli, eta horrek zailtasun erantsia dakar pertsonak bilatzerako orduan, nabarmendu dutenez.

Iosu Chueca Intxorta 1937 elkarteko kideak azaldu du berezitasun bat duela Gipuzkoak, eta horregatik merezi duela ikerketa berezitu bat egitea. Izan ere, 36ko gerra hasi eta berehala ehunka lagunek gurutzatu zuten Bidasoa Irundik, Ipar Euskal Herrira eta ondotik Frantziara joateko, 1936ko irailean. Donostia ere geroago «hustu» egin zela kontatu du, eta, beraz, bertze leku batzuetan ez bezala, modu antolatuan ihes egin ez zuten anitz egon daitezkeela uste dute: horiek zailagoak dira identifikatzen, elkartekoen hitzetan. Julia Monge Intxorta 1937ko kideak zehaztu du atzeman dituzten gerrako ume gipuzkoarretatik 2.773 direla donostiar jatorrikoak: «Eta badakigu badirela askoz gehiago». Horregatik, lanketa berezia eginen dute Gipuzkoako hiriburuan: ekainaren 27an eta 29an eta uztailaren 11n eta 12an bulego bat irekiko dute Gipuzkoako Foru Aldundian, kasuak eta testigantzak jasotzeko: 10:00etatik 14:00etara egonen dira, Gunean. Bertze hainbat lekutan ere jarriko dituzte bulegoak: Irunen, Eibarren, Soraluzen, Tolosan eta Andoainen. Herri horietako memoria elkarteei eskerrak eman dizkiete ematen ari diren laguntzagatik.

Aitortza ekitaldia

Gambrak aitzinatu duenez, ikerketarekin segitu ahala asmoa dute gerrako umeei aitortza ekitaldi bat egitea: «Otsail aldera edo». Egitasmo gehiago ere badituzte aurreikusiak: erakusketa ibiltari bat egitea, erraterako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Biriatuko zubia, artxiboko argazki batean. / ©Andoni Canellada, Foku

Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan

Berria

Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera.

Santoñako hondartza, artxiboko irudi batean. ©Miguel Ramos, EFE

Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen

Uxue Rey Gorraiz

Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea.

 ©Juan Ignacio Roncoroni, EFE

Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan

Uxue Rey Gorraiz

Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei.

Iaz migratzaile gehiago heldu ziren EAEra, joan zirenak baino ©Iñigo Uriz / Foku

3.500 pertsona baino gehiagoko migrazio saldo positiboa du EAEk

Isabel Jaurena

Eustatek jakinarazi duenez, immigranteen eta emigratzaileen erdiak baino gehiago 40 urtetik beherakoak eta gizonezkoak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.