Gizartea
Bilboko gizon bat hil da itota, Kantabriako hondartza batean
Konortea galduta atera dute uretatik, eta ezin izan dute deus egin bere onera ekartzeko

Kantabriako hondartza batean Bilboko gizonezko bat hil da, itota, 61 urtekoa. Bainua hartzen ari zen Sonabiako hondartzan, Liendon, beste pertsona batekin, eta arazoak izan dituzte. 10:30 aldera gertatu da. Surflari batzuk atera dituzte uretatik. Larrialdi zerbitzuak berehala hurbildu dira, baina lehorrera eraman dutenerako konortea galduta zegoen hil den gizona, eta hondartzan hura bere onera ekartzeko egin dituzten ahaleginak antzuak izan dira.
Larrialdi zerbitzuek helikoptero bat, suhiltzaileak eta Guardia Zibila bidali dituzte hondartzara.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.