Albistea entzun

Espainia

PPk gehiengo osoa lortu du Andaluziako bozetan

PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu, ezkerreko alderdiek banaketa ordaindu dute, ultraeskuinak ez du lortu gobernurako ezinbestekoa izatea, eta Ciudadanos parlamenturik at geratu da.

Juan Manuel Moreno PPko hautagaia, garaipena ospatzen, bart, Sevillan
Juan Manuel Moreno PPko hautagaia, garaipena ospatzen, bart, Sevillan José Manuel Vidal / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2022ko ekainak 19 10:05

Erabateko garaipena, eta gobernatzeko gehiengo osoa. Horra PPk Andaluziako hauteskundeetan lortu duena. 58 eserleku lortu ditu Juan Manuel Moreno presidentearen alderdiak, PSOEk baino 28 gehiago.

Paisaia hau utzi dute bozek: eskualdean historikoki nagusi izan den PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu. PPk ia 670.000 boto gehiago eskuratu ditu, eta sozialistek hiru eserleku galdu dituzte, eta 30 diputaturekin geratu dira.

Ikusmin handia zegoen eskuin muturreko VOX alderdiaren inguruan, espero zelako emaitzak asko hobetzea eta ezinbestekoak izatea PPrentzat gobernatzeko. Azkenean, ez da halakorik gertatu. PPren emaitza onek eraginda, bi eserleku baino ez dituzte irabazi, eta hamalau diputatu izango dituzte.

Ezkerreko alderdiak elkarrekin aurkeztu ziren 2018ko bozetara, baina banatu egin dira oraingoan, eta garesti ordaindu dute: orduan hamazazpi eserleku lortu bazituzten ere, horietako hamar galdu dituzte atzoko bozetan. Por Andalucia koalizioak (IU, Podemos, Mas Pais...) bost eserleku lortu ditu, eta parlamentuko talde propioa, beraz. Adelante Andaluciak, berriz bi eserleku eskuratu ditu.

Eguneko beste albistea Ciudadanosek eman du, ez duelako lortu parlamentuan sartzeko behar adina botorik. Ondorioz, azken legegintzaldian Andaluziako presidenteorde izan den Juan Marinek dimisioa aurkeztu du.

PPk herrialde guztietan irabazi du, tartean PSOEren ohiko gotorlekuetan, eta 100.000 biztanletik gorako hiri orotan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Armeniako Gobernuaren kontrako manifestariak, gaur, Erevanen. ©ANATOLI MALTSEV, EFE

Paxinianen dimisioa eskatu dute milaka herritarrek, «traidore» oihu artean

Gorka Berasategi Otamendi

Armeniako hiriburuan egin duten protestan, manifestariek lehen ministroari egotzi diote ez esku hartzea Azerbaijanek Karabakh Garaiari egindako erasoaren aurrean.

 ©OSKAR EPELDE

«Afrikaren menpekotasun aroa amaitzen ari da»

Oskar Epelde Juldain

Touoyemen arabera, kontinenteko liderren belaunaldi berri batek «forma eman nahi dio bere patuari». Eta sistemaz gogoeta bat plazaratu du: «Afrika demokratizatu behar da, ala demokrazia afrikartu?».
ERCko eta JxCko ordezkariak txaloka, atzo, Kataluniako Parlamentuan ebazpen bateratu bat onartu ondoren. ©Q. GARCIA / EFE

Erreferenduma, negoziaziora

Gorka Berasategi Otamendi

ERCk eta JxCk Sanchezen inbestidurarako baldintza ezarri dute: erreferendum baten alde «lan egiteko» konpromisoa hartzea. PSCk gaitzetsi egin du, eta bozak errepikatzeko aukera aipatu du

Alberto Nuñez Feijoo gaurko inbestidura saioan. ©Sergio Pérez / EFE

Feijook ez du gehiengo soila lortu

Berria

Lehenbiziko bozketan bezala, aldeko 172 boto, kontrako 177 eta baliogabe bat jaso ditu PPko presidentegaiak. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...