CAFek 200 milioi euroko kontratu bat lortu du Frantzian

Montpellier hiriburu duen metropoliko ibilgailuak egingo ditu: gutxienez hirurogei tranbia

CAFen tranbia bat Saint Etiennen. CAF
Julen Otaegi Leonet.
2022ko ekainaren 20a
11:29
Entzun

CAFek kontratu bat sinatu du Frantziako Montpellier hiria eta haren inguruak tranbiaz hornitzeko. Gutxienez hirurogei tranbia biltzen ditu kontratuak –beste hamazazpi ere aurreikusi dituzte–. Guztizko zenbatekoa 200 milioi euro baino gehiagokoa da. Urbos plataformako zazpi moduluko tranbiak fabrikatuko dituzte.

CAF taldeak Transports de l'Agglomeration garraio publikoko enpresarekin sinatu du kontratua, mugikortasun plan berri batean. Helburua da garraio publikoa «pixkanaka doako» bihurtzea eta jasangarriagoa eginez Montpellierreko metropoliko bizi kalitatea «nabarmen hobetzea». Trenbiei dagokienez, CAFek aurten Frantzian sinatu duen kontraturik handiena izan da. Montpellier hiriburu duen metropoliak 31 udalerri ditu, eta milioi erdi inguruko biztanleria du.

Azken urteotan ere kontratu ugari lortu du han: Pariseko RER B aldiriko linearako 146 trenen hornidura; 28 treneko kontratua SNCF enpresarentzat –beste 75 egiteko aukera biltzen du–; Naoned, Besançon eta Sain Etienne hiriak tranbiaz hornitzeko proiektuak; eta Lyoneko metroko linea bateko ibilgailuak zaharberritzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.