Albistea entzun

Enpresak

Tubacexek inoizko kontraturik handiena sinatu du, Abu Dhabin

Fabrika bat eraikiko du Tubacexek emirerri horretan, eskariari erantzuteko. Azken hiru hilabeteetan hirukoiztu egin zaio eskari zorroa.

Tubacexek lantegia, Laudion.
Tubacexek lantegia, Laudion. Jaizki Fontaneda / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko ekainak 22

Petrolioaren eta gasaren prezio garestiaren ondorioz, ugaritzen ari dira hidrokarburoetan egindako inbertsioak, eta horri etekina ateratzen ari dira sektorean aritzen diren euskal enpresak ere. Horien artean nagusietako bat Tubacex da, Arabako hodigilea.

Jakinarazi duenez, bere historiako kontraturik mamitsuena sinatu du ADNOC Abu Dhabiko Petrolio Konpainia Nazionalarekin (Arabiar Emirerri Batuak). Hurrengo hamar urteetan 30.000 tona hodi hornituko dizkio, emirerri horretan ustiatu nahi dituzten gas putzuetarako. Gainera, zerbitzu osagarri batzuk emango dizkio putzu horietan.

Akordioaren arabera, Tubacexek fabrika bat eraikiko du Abu Dhabin, hodi horiek egiteko eta lor ditzakeen kontratu gehiago hornitzeko. 100 milioi dolar inbertituko ditu planta horretan, eta 150 lanpostu sortu. 2024rako martxan izango dela aurreikusi dute.

Tubacexek beste bi lantegi ditu Ekialde Hurbilean, Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) eta Saudi Arabian, eta oso eremu interesgarria dela nabarmendu du Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak, «inbertsio plan handinahiak dituztelako».

Arabako hodigileak 1.500 milioi euroko eskari zorroa du gaur egun, ADNOCekin eta azken hilabeteetan industriako agenteekin sinatutako kontratuekin. Jauzi handia egin du azkenaldian, aurtengo lehen hiruhilekoaren amaieran 500 milioiren zorroa zuela aipatu baitzuen. Hura azken urteotako zorrorik handiena zela nabarmendu zuen Tubacexek, eta orain halako hiru du.

Hidrokarburoen ustiaketarako ez ezik, beste industria batzuetarako ere lortu ditu kontratuak azkenaldian. Zehazki, hiru sektore aipatu ditu Tubacexek: aeronautika, energia nuklearra eta itsasoko energia eolikoa.

2020 eta 2021 urte zailak izan ziren Tubacexentzat, inbertsio asko geratu zirelako. Horrela, 2020an 25 milioi galdu zituen, eta iaz, berriz, 32 milioi. Gainera, Arabako fabriketako langileen zortzi hilabeteko greba bati aurre egin zion.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mercedeseko eta metalgintzako langileak, gaur, Gasteizen egin duten manifestazio bateratuan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Gasteizko Mercedesen erantzun handia izaten ari da hirugarren greba eguna ere

Aitor Biain - Paulo Ostolaza

Sindikatuen arabera, %95eko erantzuna izan du lanuzteak. Langile batzordeko sindikatu guztiek deituta, manifestazio bateratua egin dute metalgintza sektoreko langileekin batera. Datorren astean beste hiru greba egunera deitzea adostu dute.

BetiONeko langileen lehen mobilizazioa, joan den martxoan. ©ELA

Hilabeteko grebari ekingo diote BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek

Julen Otaegi Leonet

Uztail osorako deitu dute lanuztea, lan hitzarmenaren «negoziaketen egoera ikusita». Martxotik egun arte 33 greba egun ere egin dituzte langileek.

Bizkaiko metalgintzako langileek Sestaon egin duten manifestazioko hasiera. ©Monika Del Valle / FOKU

Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du, sindikatuen arabera

Imanol Magro Eizmendi

FVEM patronalaren arabera, erantzuna %29koa izan da. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Iurretan, eta hura askatzeko eskatu dute sindikatuek.

Jabyer Fernandez, zordun handienetako bat. ©Miguel Toña / Efe

Zordun handiek 1.170 milioi euro zor dizkiete aldundietako ogasunei

Iker Aranburu

892 enpresa eta norbanako daude foru ogasunetako ogasunen zordun handien zerrendetan, iaz baino 22 gutxiago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...