Hezkuntza

Aitak gehiago inplikatzen dira seme-alaben zaintzan eskolek lehenengo deia haiei egiten dietenean

Beasaingo (Gipuzkoa) hiru eskoletan eginiko esperimentuaren emaitzen arabera, hamar kasutatik zazpitan aitek beraiek kudeatu dute intzidentzia

Herrilab3B laborategiko talde egilea. BESAINGO UDALA
Kerman Garralda Zubimendi.
2022ko ekainaren 22a
14:31
Entzun

Haur bati ikastetxean zeozer gertatzen zaionean lehenbizi amari deitzeko inertzia apurtu nahi izan dute Besainen (Gipuzkoa), esperimentu gisa, eta emaitzak aiten arduraren inguruko topiko bat apurtu du.

Herrilab3B laborategian parte hartu duten hiru eskolek zuzenean aitengana jota haien inplikazioa handitzea lortzen dela ondorioztatu dute. Hau da, Murumendi, Alkartasuna eta La Salle ikastetxeek ardura hartu dute lehenbizi aitari helarazterako oharrak ikasturtean zehar. Ikusi dutenez, hamar kasutatik zazpitan aitek berek kudeatu dute intzidentzia. Hamar kasutatik batean, hirugarren pertsona batengana jo behar izan dute.

Jarraitu albistea irakurtzen Goierriko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.