Ezbeharra
Gizonezko bat hil da Azkaraten, auto batek harrapatuta
90 urteko oinezkoa zebrabide batean jo du autoak, zabaldu dutenez, Baigorrirako errepidean

90 urteko gizonezko bat harrapatu du auto batek Azkaraten (Nafarroa Beherea), herria eta Baigorri lortzen dituen errepidean. Lekukoen arabera, gizona bi makilaren laguntzaz zebilen, oinez, eta zebrabide batean harrapatu du autoak.
Larrialdi zerbitzuen helikoptero bat inguratu da, baina ezin izan dute gizonezkoa salbatu.
Autoa gidatzen zuen emakumeak ez du minik hartu istripuan, baina shock egoeran zegoen, azaldu dutenez.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.