Albistea entzun

Europako Batasuna

Errekuntza motorreko auto berrien salmenta 2035an etetea adostu dute EBko herrialdeek

Bruselak 2026an aztertuko du hibridoekin eta erregai sintetikoko ibilgailuekin zer gertatuko den. EBko Ingurumen kontseiluak Klimaren Gizarte Funtsa 59.000 milioi eurora murriztea hobetsi du, eta ez du txikitu karbonoa isurtzeko doako eskubideentzako epea.

Europako Batasuneko ingurumen eta energia ministroek bi eguneko bilera egin dute Luxenburgon.
Europako Batasuneko ingurumen eta energia ministroek bi eguneko bilera egin dute Luxenburgon. JULIEN WARNAND / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2022ko ekainak 29 10:34

Negoziatzen 17 ordu pasatu ostean, goizaldeko ordu txikietan akordioa adostu dute Luxenburgon Europako Batasuneko Ingurumen ministroek, 2030 urterako karbono isuriak %55 murrizteko helburua duen Fit for 55 lege sortan.

Arau horietako batek eragin zuzena izango du autoen merkatuan, 2035. urtetik aurrera Batasunean saltzen diren auto berrien karbono isuriak %100 murriztu arazten baititu. Horrek esan nahi du hemendik 12-13 urtera ezingo dela gasolina edo diesel hutsez dabilen ibilgailu arin berrik saldu Europan.

Une hori 2040. urtera atzeratu nahi zuten zenbait herrialdek, eta, oposizio hori gainditzeko, Ingurumen kontseiluak erabaki du Alemaniaren proposamena onartzea. 2035erako %100 murrizketa helburuak hor jarraituko du, baina 2026an Europako Batzordeak berrikusi egingo du ea auto hibridoek eta erregai sintetiko neutro delakoek betetzen duten murrizketa helburu hori.

Klimaren Gizarte Funtsa

Negoziazioak katramilatu dituen beste gaietako bat bidezko trantsizio baterako funtsaren neurria izan da. Azkenean, Frantziako presidentetzak proposatutakoari jarraikiz, 59.000 milioi euroko funtsa izango da —72.000 milioi nahi zituzten Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak—, eta ez da aparte joango, baizik eta Europako Batasunaren aurrekontuaren barruan. 2027. urtean eratuko da funtsa.

Klimaren Gizarte Funtsaren xedea da behar handieneko familia, enpresa eta garraio erabiltzaileei laguntzea, zeharka; adibidez, etxebizitzen efizientzia hobetzeko laguntzekin, edota zuzeneko errenta laguntzekin.

Karbono eskubideen merkatua

EBeko 11.000 bat industria planta kutsatzaileen eta hegazkinen karbono isuriak 2030 urterako %61 murrizteko helburuak hor jarraituko duela erabaki du Ingurumen Kontseiluak, baina hainbat malgutasun tresna gehitu dira, besteak beste, «gehiegizko prezioak» eragozteko.

Horrekin batera, orain arte proposatutakoa baino modu geldoagoan joango dira desagertuz doako isuri eskubideak. Nazioarteko lehiakide kutsatzaileen konpetentziari aurre egin behar diotela eta, hainbat konpainiak doan jasotzen dute isurtzeko eskubideen zati bat, eta hala jarraituko dute 2030ean ere.

Karbono isuriak mugatzeko, bigarren eskubide merkatu bat sortzea ere onetsi du Kontseiluak, eraikuntzen eta errepide bidezko garraioen kutsadura txikituz joateko.

Pisu handiko arauak dira, onartuak izateko prozeduran aurrera egin dutenak bart. Batzordearen proposamenetik abiatu ziren 2021eko otsailean, Parlamentuaren zuzenketekin onartu ziren duela gutxi, eta, orain, aldaketa gehiagorekin Kontseiluaren adostasuna erdietsi dute. Arauei hiru erakundeetako ordezkaritzen arteko negoziazioa, trilogo izenekoa, igarotzea faltako zaie orain, Parlamentuaren azken oniritziaren aurretik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langileen batzordeko Alfredo Morales, Raul Portillo, Carlos Zalduendo, Igor Peñalver eta Oscar Añorbe. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatuek azaldu dute 600 lanpostu «jokoan» direla VWen

Joxerra Senar

Taldeko zuzendaritzarekin bildu nahi dute azal dezan zergatik jarri nahi duen bateriak muntatzeko fabrika Iruñetik at
Elma Saiz Nafarroako Ogasun kontseilaria. ©Jagoba Manterola / Foku
Pedro Azpiazu sailburua eta aldundietako Ogasun diputatuak, Espainiako Kongresuan. ©Fernando Villar / Efe

Euskal erakundeak zorra apaltzen hasi dira

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta aldundiek 17.264 milioi euro zor zituzten 2022. amaieran, urtebete lehenago baino 419 milioi gutxiago. Nafarroak superabita izan zuen 2022an, eta Jaurlaritzak, defizit txikia.

Elikagaien inflazioak gora egiten jarraitzen du. ©SEM VAN DER WAL / Efe

Eurogunean ere asko jaitsi da inflazioa, %6,9ra

Iker Aranburu

Gora egin dute, ordea, elikagaien inflazioak (%15,4) eta azpiko inflazioak (%5,7).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...