Osasuna

Alprazolam antsietatearen aurkako botikaren sorta batzuk merkatutik kendu dituzte

AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak eman du agindua, «egonkortasun azterketetan arazoak» atzeman dituztelako.

Alprazolam botika.
2022ko ekainaren 29a
20:39
Entzun

AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak Alprazolam pilulen sorta batzuk merkatutik kentzeko agindua eman du. Alprazolam antsiolitiko bat da, eta antsietate eta izu nahasmenduak artatzeko erabiltzen da. AEMPSk agindu du merkatutik erretiratzeko LACER S.A. enpresak egindako Alprazolam Stada miligramo 1 eta Alprazolam Rathiopharm miligramo 1, «egonkortasun azterketetan arazoak» atzeman dituelako. Zehazki, merkatutik kendu eta laborategira itzuli beharko dituzte honako sorta hauek: Alprazolam Stada R023, 2025/05/31 iraungitze datarekin; R032 sorta, 2025/10/31 datarekin; R027 (2025/10/31); R034 (2025/10/31) eta Alprazolam Rathiopharm N014 sorta.

Horrez gain, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak erabakita, Jext 150 miligramoko soluzio injektagarriaren K3240 sorta saltokietatik kendu dute. Orratza ixteko sisteman akats bat atzeman dutelako hartu dute erabakia. Arnasbideen giharrak erlaxatzeko eta odol hodiak estutzeko erabiltzen da botika hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.