Albistea entzun

Euskarazko irakaskuntza

Seaskako ikasleek hasiak dituzte brebetako azterketak

Frantziako Hezkuntza Ministerioaren debekuen gainetik, euskaraz erantzunen dute bihar zientzietako azterketa. Seaskak protestak antolatu ditu gaurko eta biharko.

Seaskako kideek protesta antolatu dute Kanboko Xalbador kolegi aitzinean
Seaskako kideek protesta antolatu dute Kanboko Xalbador kolegi aitzinean Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko ekainak 30

Mezua Parisera iritsi bada ere, Seaskak oraindik ez du berririk. Hur Gorostiaga ikastolen elkarteko zuzendariaren hitzetan, Frantziako Hezkuntza Ministerioa «hurbiletik» erreparatzen ari zaie azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde Seaskak bultzatu dituen mugimenduei, baina, oraingoz, ez dute izan zuzeneko harremanik. «Espero dezagun lehenbailehen izatea erantzunak», adierazi dio BERRIAri.

Gaur abiatu dituzte brebetako azterketak Ipar Euskal Herrian, frantseseko eta matematiketako probekin. Bihar, historia-geografiakoa eta zientzietakoa izanen dituzte egiteko. Seaskako ikasleek aukera dute, nahi izanez gero, matematiketan eta historia-geografian azterketak euskaraz erantzuteko, baina zientzietakoak frantsesez egitera behartu nahi ditu Frantziako Hezkuntza administrazioak. Azken urteetan, zuzentzaile erdaldunek zuzendu dituzte Seaskako ikasleek euskaraz erantzundako zientzietako kopiak.

Azken hilabeteetan, ikastoletako ikasle, guraso eta irakasleek protesta andana bat antolatu dute. Gaur ere elkarretaratzeak egin dituzte Kanboko Xalbador eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioen aitzinean (Lapurdi), eta, bihar, Larzabaleko (Nafarroa Behera) Manex Erdozaintzi kolegioko ikasleak eta gurasoak Donibane Garaziko Zitadela ikastetxearen aitzinean bilduko dira.

Azken urteetan, desobedientziara jo du Seaskak: ikasleek euskaraz erantzun dute, debekuen gainetik, eta irakasleek uko egin diote zuzenketetan parte hartzeari; aurten ere hala eginen dute. Horrez gain, euskaraz erantzundako kopien zuzenketa antolatuko dute, Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin. Uztailaren 5ean izanen da, Baionako Arteen Hirian.

Babes zabala

CALR Eskualdeko Hizkuntzen Akademia Kontseilua bildu zen atzo Bordelen. Duela bi urte sortu zuten egitura hori: hizkuntza gutxituak dituzten akademietan biltzen den aholku batzordea da. Irakaskuntzako elkarteek, sindikatuek eta bestelako ordezkariek parte hartzen dute. Seaskako kideek azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu zuten hartan, eta, besteak beste, Ikas Bi eta Biga Bai elkarteek eta FSU eta CGT sindikatuek bat egin zuten eskaerarekin. «Azterketak ikasten den hizkuntzan egiteko eskubidea aldarrikatu dute», adierazi du Gorostiagak. EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak ere erantzuteko eskatu zion Frantziako Hezkuntza Ministerioari.

Gorostiagak espero du Frantziako Gobernu berriaren osaera iragarri eta finkatzen denean iritsiko direla Parisko erantzunak. Frantziako hedabideen arabera, baliteke ondoko egunetan jakinaraztea Elisabeth Borne lehen ministroak, erronka nagusi bat baitute ondoko asteetan: EEP, Seaska eta ministerioa lotzen dituen hitzarmenaren berritzea. Ikasturtearekin batera bukatuko da 2019-2022 aldirako onartutakoa; Seaskak nahiko luke irailaren hasierarako adostua izatea hitzarmen berria. «Lehen bilkura bat egin genuen maiatzean. Baditugu hainbat eskaera oraindik erantzunik ez dutenak», zehaztu du Gorostiagak. Horien artean da azterketena. Aitzineko hitzarmenak ere bazekarren azterketen gaia, baina Bordeleko errektoretzak ez du errespetatu testuan bildutakoa. Testuinguru horretan, zenbateraino fidatu hitzarmen berrian adostutakoari? «Galdera hori egin dugu guk ere», adierazi du Seaskako zuzendariak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Layla Martinez: «Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Layla Martinez: «Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. ©G. FAUVEAU

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Oihana Teyseyre Koskarat

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela
Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Ilustrazioa: Eider Eibar. ©

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...