Albistea entzun

ETB

Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en

Euskarazko kateak sanferminetako entzierro guztiak emango ditu, zuzenean.

Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai
Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko uztailak 1

RTVErekin lortutako elkarlan hitzarmen bati esker, ETB1ek Iruñeko sanferminetako entzierroak emango ditu aurten. Entzierroa saioa goizero emango dute, uztailaren 7tik 14ra (07:45ean hasiko da emankizuna). Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai kazetariek aurkeztuko dute programa hori. Bestalde, Leire Martinez eta Albina Stardust kazetariak kaleko jai giroa jasotzen eta herritarren iritziak biltzen arituko dira.

Uztailaren 6an, sanferminetako txupinazoa ere ETB1en ikusi ahalko da; Martxelo Sotesek eta Ilaski Serranok aurkeztuko dute, eta Egoitz Txurruka arituko da kaleko giroaren berri ematen.

Edozein herriko... gauetako saioa Iruñeko Baluarte inguruan jarritako platoan egingo dute. Suak ere emango dituzte hilaren 9an, 10ean, 12an eta 13an.

Uztailaren 7an, Baluarte jauregian bertan egingo dituzte ETBko albistegiak.

ETB1ek, bestalde, igande honetan Zer ote ziren sanferminak? dokumentala estreinatuko du, 22:15ean. Pablo Iraburu zinemagileak zuzendu du, eta lau ekoiztetxeren artean egin dute: Arena, Labrit, Calu Creative eta 601. Gaizka Arangurenek aurkezle lanak bete ditu.

TVEko entzierroetan, Iantzi

TVEn, berriz, entzierroen esatariak Julian Iantzi, Ana Prada eta Teo Lazaro izango dira. 40 urte dira Espainiako telebista publikoa sanferminak ematen hasi zenetik. Lazaro urte luzez aritu da entzierroetan korrikalari, eta entzierroen analisia egingo du La1 kateko emankizunean. Entzierroen ibilbidean, TVEk 32 kamera izango ditu jarriak. Ehun langile arituko dira sanferminen berri ematen TVErentzat.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Patxi Angulo. ©Gorka Rubio, Foku

«Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»

Unai Zubeldia, Gipuzkoako Hitza

Irakaslea da ofizioz Patxi Angulo, baina munduko joko klasikoak biltzea du afizio. Londresera egindako bidaia batean hasi zen ideia gorpuzten, eta Jokoenea, munduko jokoen museoa sortu zuen 2018an. Bost urte bete ditu.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Patriarkatuaz irri egin behar dugu»

Itsaso Jauregi

Zineman emakumeen irudikapenak izan duen eboluzioa aztertu du Castejonek, eta «arriskutsuak» diren pertsonaiak umorearekin tratatzea gomendatzen du: «Gaiztakeria geure egin behar dugu».
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia, atzo, Donostian, Primeran plataformaren aurkezpenean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gazteen kontsumo ohitura berriei erantzuteko jaio da Primeran

Urtzi Urkizu

EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak esan du euskara estrategiaren erdigunean dagoela

Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...