Ezbeharra

Bart gauean 49 urteko iruindar bat hil da Beran, auto istripu batean

Gidatzen zuen autoa errepidetik irten da, eta Bidasoa ibaira erori.

Ezbeharra izan duen autoa, Bidasoa ibaian. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2022ko uztailaren 3a
10:30
Entzun

Auto istripu larria izan da bart Beran (Nafarroan). 22:00ak aldera, auto bat errepidetik irten da, eta Bidasoa ibaira erori. Ondorioz, gidaria hil egin da. 49 urte zituen, eta Iruñekoa zen.

Istripuaren berri izan ostean, Oronozko suhiltzaileak, Doneztebeko osasun talde bat eta anbulantzia bat joan dira ezbeharra izan den tokira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.

Gorpua ibaitik atera ondoren, Iruñera eraman dute. Autoa gaur goizean ziren handik ateratzekoa. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.