Albistea entzun

Frantziako Tourra

Simon Clarke garaile harbideetan

Jumbo-Vismak egun beltza izan du. Vingegaardi gurpila zulatu zaio, eta Roglici sorbalda dislokatu zaio eroriko batean. Pogacarrek ez du barkatu, eta beste faboritoekiko aldea areagotu du.

Eskuinean Simon Clarke, etapako irabazlea.
Eskuinean Simon Clarke, etapako irabazlea. YOAN VALAT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2022ko uztailak 6

Simon Clarkek (Israel) irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapa, egun guztia taldean ihesean aritu eta gero. Eguna begiz jota zeukaten talde guztiek, eta askok amets gaiztoak ere izango dituzte etaparekin. Jumbo-Vismari dena atera zaio gaizki. Jonas Vingegaardek matxura izan du, eta Primoz Roglic erori egin da. Esloveniarrak sorbalda dislokatu du, eta bere lekuan jarri behar izan diote. Tadej Pogacarrek (UAE) hori baliatu du tropeletik ihes egin eta atzera begiratu gabe eraso egiteko. Lehenak hamahiru segundo besterik ez ditu galdu azkenean Pogacarrekiko, baina Roglic harengandik bi minutu pasatxora sartu da helmugan. Hala ere, Woud Van Aertek (Jumbo-Visma) jarraituko du lehen postuan.

Lilletik (Frantzia) irten da tropela. Eguneko ihesaldian sartzea garesti zegoen, eta, azkenerako, sei laguneko talde batek egin du aurrera. Tropelean, urduritasuna nabarmena izan da une oro, harbideetan ondo kokatuta sartzeko. Espero bezala, zorteak ere garrantzi handia izan du bertan.

Aurreko etapan talde estrategiarekin erakustaldia eman eta gero, Jumbo-Visma izan da kaltetuena harbideetan. Vingegaardi gurpila zulatu zaio, eta atzean gelditu da, hainbat taldekiderekin batera. Zenbait faborito ere Vingeegaarden taldetxoan gelditu dira moztuta. Hori gutxi ez, eta Roglic taldeko liderra erori egin da, eta sorbalda dislokatu du. Iaz gertatu bezala, denbora asko galdu du oraingoan ere. Gorabehera hori Bora taldeak baliatu du, tropelean erritmo bortitza ezartzeko, Aleksandr Vlasov liderraren mesedetan.

Pogacar ere tiraka aritu da Borako txirrindulariekin batera, eta gero Jasper Stuyvenekin (Trek Segafredo) ihes egitea lortu du, etapa garaipenaren bila. Indarrez hustu diren arren, ez dute lortu ihesean zegoen taldetxoarengana iristea, eta, atzean, Jumbo-Vismak lan bikaina egin du Vingegaardek ahalik eta denbora gutxien galdu zezan. Roglic, berriz, beste bi taldekiderekin batera gelditu da, atzerago, eta ezin izan dira tropelarengana heldu.

Etapa esprintean erabaki da, ihesean zeuden txirrindularien artean. Azkenerako, Clarkek irabazi du, helmugako argazkian. Urtarrilera arte kontraturik gabe zegoen Australiako txirrindularia, eta gaur zerua ukitzea lortu du, Arenbergen (Frantzia). Atzetik sartu da Pogacar, Stuyvenekin batera, eta harengandik hamabi segundora tropela, Vingegaardekin eta gainontzeko liderrekin. Roglic 2.08ra ailegatu da Pogacarrengandik, eta Ben O´Connor (Ag2r) 3.21era

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ondarroako arraunlariak arraunak gora, eta Iñigo Larrinaga patroia banderarekin, atzo, herrian, garaipena zaleekin ospatzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ametsa baino hobea

Aitor Manterola Garate

Ondarroak etxean irabazi du Eusko Label ligako estropada, lehen txandatik. Marea eta haize aldaketa, eta itsaslaster handiak erabakigarriak izan dira
Orioko eskifaia poz betean atzo, Ondarroako estropada irabazi berritan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Oriok gaur bertan irabaz dezake Euskotren liga

A. Manterola Garate

Nahikoa izango du Arraun Lagunaken aurretik sailkatzea Castro Urdialesen, atzo Ondarroan bederatzigarren estropada irabazi eta gero
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Denboraldi hau niretzat azkena balitz bezala gozatuko dut»

Pettan Uralde

Hamalaugarren denboraldia du De Marcosek Athleticen, eta egunez egun gozatzeko ideiarekin ekin dio sasoi berriari. Guardiako jokalariak Europan kokatu du taldearen helburua, eta lortuko dutelakoan dago.
<b>Mikel Larrañaga, iaz, Urrezko Kopa irabazi berritan.</b> ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sei aizkolari ariko dira bihar Donostian, Urrezko Kopa xede

Berria

Aurrez kanporaketa gainditutako kirolariek udako garaikur nagusia izango dute jokoan, 19:30ean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...