Lan istripuak

Laborari bat hil da Bankan, traktorearekin izandako istripu batean

Aurten traktore istripuz hil den laugarren laboraria da. 56 urte zituen.

Traktore bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 7a
10:57
Entzun

Joan den astelehenean laborari bat zendu zen Bankan (Nafarroa Beherea), traktorea alde batera iraulita. 56 urte zituen, eta Aldudekoa zen. Lepederreko lepoan ari zen lanean, 17:00ak aldera, eta traktorea mendi malda batetik atzerantz erori zen. Hainbat itzuli egin zituen traktorearen barnean, eta ibilgailutik kanpora erori zen azkenean, suhiltzaileek zehaztu dutenez.

Aurten traktore istripuz hil den laugarren laboraria da. Apirilean, 70 urteko nekazari bat hil zen, lurra lantzen zebilela traktoreak harrapatuta. Ekainaren hasieran, 70 urteko beste laborari bat zendu zen Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Behera), soroan lanean ari zela ibilgailutik erori eta azpian harrapatuta. Aste berean, 78 urteko laborari bat hil zen Uztaritzen (Lapurdi); traktorea erreka batera erori, eta azpian harrapatu zuen.

LABen arabera, aurten dagoeneko 44 dira lanean hil diren langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.