Oihuak eta bultzakadak Curia kalean, San Fermin eguneko prozesioan

Enrique Maia alkateak eta beste hainbat udal ordezkarik hartu dute parte San Fermin eguneko prozesioan, eta tentsio uneak izan dira Curia kalean, katedralera bidean.

San Fermin eguneko prozesioa, gaur, Kuria kalean. IDOIA ZABALETA / FOKU
2022ko uztailaren 7a
16:36
Entzun

San Fermin eguneko prozesioan ohikoak izaten ziren udal ordezkarien aurkako protestak, eta pandemiaren etenaren ondoren ere halaxe izan da. Ohi bezala, Enrique Maia alkateak eta gainerako udal ordezkariek parte hartu dute prozesioan, eta, ibilbidearen amaiera aldera, tentsioak gora egin du Curia kalean. Elizaren aurkako mezuak erakutsi dituzte hainbatek.

Udaltzainek inguratuta egin dute bidea udal ordezkariek, eta une batean bultzakadak ere izan dira. Protestan ari zen jendearen aurka jo dute poliziek. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, polizia bat behintzat zauritu dute; odola zeriola geratu da sudurrean hartutako kolpe batekin.

Udaleko bozeramaile batzordeak adierazpen bat ere atera du, esanez prozesioan parte hartu duten agintariek «ezker abertzalearen aldetik kutsu faxista duen eraso bat» jasan dutela eta «Udaltzaingoaren jardunari eta Espainiako beste herrietatik etorritako agenteei esker soilik» eragotzi ahal izan dutela «Navarra Sumako eta PSNko zinegotzien aurkako lintxamendu bat». Bi alderdi horietako ordezkariek onartu dute adierazpena. Geroa Bai aurka agertu da, eta abstenitu egin da EH Bildu; bere aldetik, ohar batean jakinarazi du «deitoratu» egiten dituela Curiako istiluak: «Erasoak ezin dira inola ere justifikatu».

Prozesioa pasatu denean eta ondoren, UPNren aurkako oihuak ere entzun dira Curia kalean:

2019an hartu zuen kargua Enrique Maia alkateak, eta urte hartako sanferminetan ere izan ziren antzeko istiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.