Salgai jarri dute Frankfurteko euroaren eskultura ezaguna

Mantentzeko garestiegia dela eta, enkantean jarriko dute datorren urrian

Euroaren eskulura, Eurodorrearen aurrean, Willy Brandt plazan, Frankfurten. RA'IKE
Lide Egizala Urteaga.
2022ko uztailaren 7a
17:12
Entzun

Salgai jarri dute euroaren eskultura urdina, Europako ikur bereizgarrienetakoa. Denboran zehar bandalismo ugari jasan izan dituen arren, 2012ko finantza krisian bereziki, azken bi urteetan pairatutako indarkeriek erabaki hau hartzera bultzatu dute Verein Frankfurter Kultur Komitee batzordea. Bandalismo horiek igo egin dituzte eskulturaren mantenu kostuak, eta batzordeko Manfred Pohl zuzendariak gaur jakinarazi du ezingo duela ordaintzen jarraitu.

Eskultura Frankfurteko (Alemania) Willy-Brandt plazan dago, eta Ottmar Hörl artista alemaniarrak eraiki zuen 2001. urtean. 14 metro luze da, eta 50 tona pisatzen du. Euroarekin lotutako edozein albistetan agertu ohi izan da horren argazkia, eta dagoeneko Alemaniako eta Europako ikur garrantzitsuenetarikoa bilakatu da.

Gaur egun, LED argiak erabiltzen dituzte eskultura argiztatzeko, eta, horrek gastuak asko jaitsarazi dituen arren, Pohlek adierazi du eskulturaren mantenua jasangaitza bihurtu dela eta urriaren erdialdera enkantean jarriko dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.