17 urteko mutil bat hil da Sarriko putzu batean, itota

Hildakoa Urduñako adingabeen zentrokoa zen.

Baia ibaia, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU
2022ko uztailaren 8a
11:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17 urteko mutil bat hil zen atzo arratsaldean, Sarriko (Araba) putzu batean bainatzen ari zela. Ertzaintzaren esanetan, «itxura guztien arabera», itota hil zen. Gazteak putzura salto egin zuen, igeri egiteko, eta suhiltzaileek ia pultsurik gabe atera zuten handik.

Urduñako (Bizkaia) adingabeen zentroan bizi zen mutila. Bertako udalak haren heriotza deitoratu du, eta doluminak helarazi dizkie gaztearen senideei zein zentroko langileei eta adingabeei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.