Enrique Maiak positibo eman du COVID-19an, baina agenda ofizialarekin jarraituko du
Atzo maskara jantzita agertu zen udaletxean, Javier Solano kazetariari egin zioten omenaldian.
Aurtengo sanferminetara ere iritsi da COVID-19a: positibo eman Enrique Maia Iruñeako alkateak. Azaldu duenez, sintoma arinak ditu, eta bere agenda ofizialeko ekitaldiekin jarraitzeko asmoa du. Positibo eman du Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziak ere.
Atzo, adibidez, maskara eta guzti agertu zen udaletxean, Javier Solano kazetariari egindako omenaldian.
Ez da Maiak positibo eman duen lehen aldia: 2020. urtean ere, festak bertan behera uzteko erabakiaren berri ez zuen berak eman, gaixo zegoelako.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.