Albistea entzun

Ehunmiliak

Alvaro Ramosek eta Larraitz Aragonek irabazi dute Marimurumendin

Gizonezkoetan, bigarrena Iñigo Arantzamendi izan da, eta hirugarrena, Martin Mac Grach. Emakumezkoetan, bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean.

Larraitz Aragon, gaur, helmugara iristen.
Larraitz Aragon, gaur, helmugara iristen. Goierriko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Loinaz Agirre - Goierriko Hitza -

2022ko uztailak 10 10:04

Ehunmiliak trilogiako lasterketarik motzeneko lehen korrikalariak iritsi dira Beasaingo helmugara. Iristen lehena Alvaro Ramos nafarra (Sarriguren) izan da, eta 3.39.06 denbora osatu du.

Bigarrena, berriz, Iñigo Arantzamendi ondarroarra, 3.44.33 denborarekin; eta hirugarrena, Martin Mac Grach arabarra (3.49.48). Arantzamendik 2018. urtean bigarren postua eskuratu zuen. eta 2019. urtean hirugarrena.

Arabarrak azkeneko jaitsieran aurreratu du Unai Dorronsoro beasaindarra; laugarren iritsi da hura, eta 3.50.47 denbora egin du.

Unai Dorronsoro beasaindarra kilometro askotan bigarren postuan joan bada ere Arantzamendirekin batera, «Arriarandik Agortarako azkeneko igoeran bikiak igotzen hasi zaizkit eta azkeneko jaitsieran ezin nuen, sufritzen jaitsi naiz. Pena, baina beste batean izan beharko du».

Momenturik gogorrena azkeneko jaitsiera izan da beasaindarrarentzat, «inpotentzia handia, baina pozik nago egindako denborarekin».

Emakumezkoetan, Larraitz Aragon nagusi

Emakumezkoetan, berriz, Larraitz Aragon durangarrak irabazi du, eta 4.44.11 denbora osatuta sartu da Beasaingo Loinazko San Martin plazako helmugan.

Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artekoa. Cristina Fargasek lortu du azkenean bigarren postua (5.01.41) eta Maria Sanchez bergararrak hirugarrena (5.03.10).

Larraitz Aragonek lehen aldiz hartu du parte maratoi batean. Hasieratik lehenengo postuan joan da, eta, beroak lasterketa gogortu badu ere, oso gustura dago egindako lanagatik.

Ikusi gehiago: G2H eta Ehunmilietako argazkiak

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Altuna eta Aitor Elordi, finalerdietako ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten partidan. 22-18 irabazi zuen Altuna III.ak Astelenan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Markari eutsi, edo markak hautsi

Jon Eskudero

Jokin Altunak eta Aitor Elordik buruz buruko finala jokatuko dute gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Amezketarra aterako da nabarmen faborito, baina finalak arrisku handia duela ohartarazi dute adituek
Eibarreko eta Alaveseko jokalariak lehia betean, atzo Ipuruan jokatutako derbian. ©JON URBE / FOKU

Elkar imitatu, eta ikusmina areagotu

Eñaut Agirrebengoa

Bana berdindu dute Eibarrek eta Alavesek Ipuruan, eta Gasteizen erabakiko da igoera faseko lehen kanporaketa. Azken txanpan hamar jokalarirekin gelditu da Eibar

Osasunako Aimar Oroz baloia babesten, Almeriaren aurka Sadarren jokatutako partidan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Final bat balitz bezala

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak Konferentzia ligarako sailkatu nahi du gaur, Gironari irabazita. Berdinduta, aurkarien emaitzei begiratu beharko die talde gorritxoak

Bernabeun irabazi, eta, ondoren, beste emaitzen zain egon

Bernabeun irabazi, eta, ondoren, beste emaitzen zain egon

Haritz Gallastegi

Athleticek gaitz du Konferentzia ligan egotea. Real Madril mendean hartzeaz gain, Osasunak ez irabaztea behar dute zuri-gorriek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...