Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Etxebizitza

Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren bigarren etxebizitza okupatu du EH Baik Senperen

Frantziako Gobernua lantzen ari den 2023rako Finantza Legean bigarren etxebizitzei aplikatzen zaien zergaren mugatzea kentzeko eskatu dute. Gaur egun, gehienez ere %66ko zerga aplika dezakete herriko etxeek, eta Ipar Euskal Herriko 24 herritan baizik ez dezakete aplika.

EH Baiko kideak, Le Mairen bigarren etxebizitzaren aitzinean
EH Baiko kideak, Le Mairen bigarren etxebizitzaren aitzinean Berria Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko uztailak 11

Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroaren bigarren etxebizitza okupatu du EH Baik, gaur goizean, Senperen (Lapurdi), bigarren etxebizitzei aplikatzen zaien zergaren mugatzea salatzeko. Gaur egun, 41.000 inguru lirateke bigarren etxebizitzak; Ipar Euskal Herriko etxebizitzen %21. Fenomeno hori mugatzeko tresna bakarra herriko etxeen esku den bizitegien zerga da: gehienez ere %60ra igo dezakete. Baina etxebizitzaren tensio eremuan kokatzen diren Lapurdiko 24 herritan baizik ez dute neurria ezartzeko aukerarik. EH Baik eskatu du Frantziako Gobernua lantzen ari den 2023rako Finatza Legean gainzergari ezarritako muga horiek kentzea.

EH Baik ekintza abiatu ondotik, jendarmeak agertu dira bertara militanteekin negoziatzera. Frantziako ministroarekin mintzatu ondoren, hilabete bukaerarako harekin bilkura bat antolatzea lortu dute. Ondorioz, eintza bertan behera utzi eta bigarren etxebizitzatik lekutzea erabaki dute.

Ezkerreko abertzaleen hitzetan, gaur egun, ehunka euroko gainkostua besterik ez da etxejabeentzat, eta, beraz, ez du kasik eraginik. «Finkatuko den maila, zinezko muga bat izan beharko da etxejabeentzat», adierazi du Peio Dufau EH Baiko kideak. EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoak lurrak erosteko baliabideak izan ditzan kutxa bat elikatzeko erabili nahiko lukete lortutako dirua. Horrez gain, zerga igoera aplikagarria den tentsio eremua zabaltzeko ere eskatu dute, gainzerga herri gehiagotan ezar dezaten. Le Maire ministroak bigarren etxebizitza duen Senpere herria ez da eremu horretan sartzen, adibidez.

Joan den otsailean Pirinio Atlantikoetako prefetari idatzi zion ezkerreko EH Baik, hainbat eskaera eginez. Baina, ordutik, erantzunik gabe gelditu da gutuna. Horregatik, zuzenean Frantziako Ekonomia ministroa interpelatzea erabaki dute. «Tokiko hautetsiak egoeraren larritasunaz jabetu dira. Gehienak prest dira neurri indartsuak hartzeko», Dufauren hitzetan. Larunbatean Euskal Hirigune Elkargoan konpentsazio lege berria bozkatu zuela oroitarazi du —hautetsien %97k egin zuen alde—. «Baina tresna gehiago behar dituzte eskuetatik eskapatu zaigun egoera berriz kontrolpean ezartzeko, eta biztanleek jasaten dituzten ondorio larriak mugatzeko».

EH Baiko kideen hitzetan, etxebizitza bat ukaiteko eskubidea, bi ukaitekoa baino garrantzitsuagoa da; jadanik diren etxebizitzak erabiltzea izan beharko litzateke lehentasuna. Horretarako, bi bide ikusten dituzte. Batetik, gaur eskatu dituzten neurri fiskalak, bigarren etxebizitzak eta hutsak diren etxebizitzak murrizteko. Bestetik, egoiliar estatusa, Ipar Euskal Herrian bizi proiektu bat dutenei mugatuz etxe bat erosteko baimena.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

 ©BERRIA
<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...