Albistea entzun

Energia

EDFk bere akzioak eten ditu aldi baterako

EDP energia konpainia Frantziako Estatuaren adierazpenen esperoan da, nazionalizazioa nola egingo den jakiteko. «Beranduenez» uztailaren 19an izango du haren berri.

Tricastin erreaktore nuklearra, artxiboko irudi batean.
Tricastin erreaktore nuklearra, artxiboko irudi batean. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2022ko uztailak 13

EDF Electricite de France konpainiak burtsako kotizazioa eten du aldi baterako, Frantziako Finantza Ministerioak jakinarazi duenez. Estatuak energia enpresa hori erabat publiko bilakatzeko nahia erakutsi zuen joan den astean. EDFk nazionalizazioa nola egingo den jakin nahi du, ezer esan aurretik: «Enpresak ez du adierazpen gehiago egingo estatuak prentsa ohar bat argitaratu arte».

Estatua prozedura aztertzen ari da, eta «beranduenez» uztailaren 19an «argituko» dio nola nazionalizatuko duen energia konpainia. Gaur egun, estatuak konpainiaren kapitalaren %84 du bere esku. Nazionalizazioaren helburua elektrizitate produkzioa bermatzea da, eta nuklearraren aldeko apustua egitea epe luzera burujabetza energetikoa lortzeko.

2035-2050 artean sei erreaktore nuklear eraiki nahi ditu Frantziak; 52.000 milioi euroko inbertituko lituzke gutxienez. EDFk dagoeneko 43.000 milioi euro zor ditu, eta beste 50.000 milioi euro beharko ditu jada dituen 58 erreaktoreen mantentze lanetarako –estatuko elektrizitatearen %70 sortzen dute normalean, baina egungo produkzioa apalagoa da, arazo teknikoak-eta direla medio–.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Anton Arriola, Kutxabankeko lehendakari berria. ©Kutxabank.

Kutxabankek Anton Arriola izendatu du presidente

Iker Aranburu

Goldman Sachsen luze aritutakoa da Arriola. Bankuaren «berezitasunari» eusteko konpromisoa hartu du.

Pentsiodunen protesta bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Pentsioak %8,5 handituko dira urtarrilaren 1ean Hego Euskal Herrian

Iker Aranburu

Iaz ez bezala, aurten batez besteko pentsioa handiagoa izango da urte amaierakoa baino. Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da, eta erretiratuena 128 euro
Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantza ministroa ©Sergio Perez (Efe)

Kotizazio urte gehiago, baina «hoberenak»

Jokin Sagarzazu

Pentsioen kalkulua 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza ministroak

Bizkaiko metalgintzako lehen greba eguna, atzo, Trapagaranen. ©Marisol Ramirez / FOKU

Langile gehienek babestu dute metalgintzako bigarren greba eguna

Iñaut Matauko Rada

ELAk adierazi du grebaren atzoko eta gaurko erantzuna oso antzekoak izaten direla Bizkaiko metalgintzan. CCOO, LAB eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du gaurko greba deialdiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.