Albistea entzun

Indarkeria obstetrikoa

NBEk arrazoia eman dio andre bati indarkeria obstetrikoko kasu batean

Donostiako ospitale batek emakume bati erditzerakoan emandako tratua salatu du erakundeak, eta Espainiako eskatu dio emakumeari erreparazioa emateko «osasun fisikoan eta psikologikoan pairatutako kalteengatik».

Erditze gela bat Basurtuko ospitalean
Erditze gela bat Basurtuko ospitalean Luis Jauregialtzo/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko uztailak 14

Euskal Herriko emakume batek indarkeria obstetrikoa jasan zuen 2012an Donostiako ospitale batean, erditzean baimenik gabeko interbentzioak egin zizkiotelako. Horixe ebatzi du NBE Nazio Batuen Erakundearen Emakumearen Diskriminazioa Desagerrarazteko batzordeak, 36 urteko andrazkoak jarritako salaketa aztertuta.

Erditzean indarkeria obstetrikoa jasan zuela salatzeko, Nazio Batuen Erakundera jo zuen N.A.E.-k duela hiru urte, Espainiako justiziaren ateak itxita topatu ondotik. NBEn salatu zuen bortizkeriaz artatu zutela erditu zenean, eta tratu horrek ondorio psikologikoak eragin zizkiola. Arrazoi eman dio orain NBEk, andrazkoa indarkeria obstetrikoaren biktima izan zela ebatzita, eta Espainiako Estatuari eskatu dio emakumeari erreparazioa emateko «osasun fisikoan eta psikologikoan pairatutako kalteengatik». Halaber, galdegin dio emakumeen «autonomia eta gaitasuna errespetatzeko», erditze etapa bakoitzean informazio osatua emanda eta edozein tratamendu inbaditzailea hasi aurretik «baimen askea» lortuta.

NBEren ebazpenak jasotzen duenez, haurdunaldiaren 38.astean eta ur poltsa hautsita zuela iritsi zen emakumea Donostiako ospitale batera, eta han erditzea eragin zioten, aintzat hartu gabe horrelako kasuetarako dagoen 24 orduko itxarote protokoloa. «Alternatiba posibleei buruzko informaziorik eman gabe, erditzea eragin zioten, behar baino lehen eta haren baimenik gabe», nabarmendu du NBEk.

Are, baginan baimenik gabeko miatze ugari egin zizkiotela, ez ziotela jaten utzi eta eskuak lotuta zituela zesarea bat egin ziotela jaso du txostenean. Erditu zenean, gainera, umea ez ziotela berehala eman nabarmendu du NBEk, halaber, gogora ekarrita amaren eta umearen arteko lehen kontaktu fisikoa funtsezkoa izaten dela.

«Fenomeno orokortua»

Erditzean pairatutako tratuak kalte fisikoa eta psikologikoa eragin zizkion emakumeari, ebazpenean jasota dagoenez. Antsietate sintomekin jo zuen lehen arretako medikuarengana, eta «erditze osteko estres nahasmendua» diagnostikatu zioten. NBEk uste du ospitalean jasotako tratuak «trauma» bat eragin ziola, «fisikoa eta psikologikoa».

Horrekin batera, NBEren batzordeak azpimarratu du erditzean indarkeria erabiltzea «fenomeno orokortua, sistematikoa eta errotua» dela osasun sistemetan. Eta zera ohartarazi du: «Medikuek eta erizainek aplikatu beharreko estandar eta protokolo guztiak jarraitu izan balituzte, litekeena da biktima modu naturalean erditu izana, fisikoki eta mentalki traumatizatu zuen prozeduratik igaro beharrik gabe».

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EH Bilduko Ikoitz Arrese, artxioko irudi batean. ©Raul Bogajo / Foku

Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko

Nafarroako Unibersitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak»

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean.

Itunpeko sare langileek apirilaren 25ean egin zuten mobilizioa ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Zortzi eguneko greba iragarri dute itunpeko hezkuntzako sarean

Iraia Vieira Gil

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kristau Eskolako eta IZEAko langileak deitu dituzte lanuztera ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek.

 

Abuztuan izandako beroaldiaren irudi bat, Bilbon. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

'El Niño', eta tenperaturak goia jo duen urtea

Iñaki Petxarroman

Munduko Meteorologia Erakundeak uztailean eman zuen hasitzat 'El Niño' fenomenoa. Jatorria Ozeano Barean du, baina eragin ohi duen tenperatura igoerak mundu osoa astindu du, inoizko udarik beroena izan baita. Alabaina, neguan izan ohi du indar handiena, eta uste dute 2024an nabarituko direla horren ondorioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.