Iheslariak

Lazaro Galarza iheslari ohia hil da Mexikon

Euskal Herrira behin betiko itzultzekotan zen. Lan istripu bat izan du. 67 urte zituen.

Euskal preso eta errefuxiatu ohien agerraldia Baionako merkatuan, iazko urtarrilaren 6an. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko uztailaren 18a
10:47
Entzun

Asteburuan jakinarazi du Etxerat erakundeak Lazaro Galarza Larraioz 67 urteko iheslari ohia hil dela, Mexikon. 1994tik zegoen herrialdean, baina 1990tik zegoen ihes eginda, Irunberriko arroilako gertaeretan Susana Arregi eta Jon Lizarralde hil ostean Guardia Zibila haren bila joan zenetik.

Zabaldu dutenez, lan istripuz hil da Galarza. Garraiolari lanean ari zela, zama gainera erori zaio.

Kartzelan egon zen Mexikon, Morelian atxilotua izan ostean. Espainiako Auzitegi Nazionalak estraditatzeko eskatu zion Mexikori, baina horrek ez zuen bete Baltasar Garzon epaileak eginiko eskaera.

Euskal Herrira behin betiko itzultzekotan zen Galarza. Apirilaren 16an, Iruñean izan zen, bere kontrako auziak preskribatuta zeudela ziurtatu ondoren. Mexikora itzuli zen bolada baterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.