INDARKERIA MATXISTA

Bi sexu eraso salatu dituzte Donostian

Donostiako Udalak «babesa eta elkartasuna» adierazi dizkie biktimei, eta elkarretaratzera deitu du biharko.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
jon olano
2022ko uztailaren 18a
13:29
Entzun

Asteburuan Karmengo jaiak izan dira Donostiako kaian, eta jakinarazi dute gutxienez bi sexu eraso egin zituztela bertan. Gaur, udalak «irmotasunez gaitzetsi» ditu erasoak, eta «babesa eta elkartasuna» adierazi dizkie biktimei eta haien gertukoei:«Udalak indarkeria egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei jakinarazten die laguntza behar eta nahi izanez gero udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela».

Udalak «ezinbestekotzat» jo du lanean jarraitzea, «gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde». Horrekin batera, udalak elkarretaratzera deitu du biharko: udaletxe atarian mobilizatuko dira, eta bat egin du horrez gain antolatzen diren protestekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.