Euskara

Lodosak ele bitan jarri du kale izendegia

Lodosa Bizi plataformaren ekimenez eta Errigorak finantzaturik, 154 plaka aldatuko dituzte datozen egunetan

Lodosako herritarren agerraldia, 19:00etan. LODOSA BIZIRIK
2022ko uztailaren 19a
11:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtebete iraun du prozesuak, eta iragan uztailaren 7ko udalbatzan berretsi zen erabakia, Loiu eta PSN udal taldeen babesarekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin. Herriko kale izenak euskaraz ere jarriko dituzte, eta, horretarako, 154 plaka aldatuko dituzte.

Kaleen izenak egoki euskaratzeko, Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren laguntza jaso dute. Herriko 78 kaleren, plazaren eta etorbideren izenak Tracasara eta INE estatistika erakundera igorri dira, ofizialtasuna lortzeko.

Errigorak 8.600 eurorekin finantzatu du prozesua, eta, atzo arratsaldean egindako agerraldi batean, Lourdes San Martin alkateak eskerrak eman zizkion herri ekimenari, emandako laguntzagatik.

Sartagudaren ondotik Estellerriko Erriberan kale izenak euskaratzen dituen bigarren herria da Lodosa. Lodosa Bizirik plataformak, Nafarroa Aurrera-k eta euskararen alde aritzen diren mugimenduek Porrusalda izeneko plataforma handiagoa osatzen dute. Porrusaldak bultzatu egin nahi ditu inguruko herriak Sartagudaren eta Lodosaren bidea hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.