Euskal presoak

Beste 11 euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Horietatik bederatzi Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte, eta beste bi, Iruñekora.

Euskal presoen eskubien alde ekainean Iruñean egindako manifestazio bat, Sarek deituta. IDOIA ZABALETA / FOKU
Julen Aperribai.
2022ko uztailaren 21a
16:00
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute 11 euskal preso Euskal Herriko kartzeletara mugituko dituztela datozen egunetan. Horietatik bederatzi Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte: Ibai Aiensa (Logroñotik), Jose Lorenzo Aiestaran (Soriatik), Ainhoa Garcia (Villabonatik), Eneko Goieaskoetxea (Duesotik), Juan Carlos Iglesias (Dueñasetik), Xabier Makazaga (Duesotik), Ainhoa Mujika (Logroñotik), Jon Olarra (Logroñotik), eta Gorka Palacios (Estremeratik).

Horiez gain, Juan Ramon Karasatorre eta Luis Mariñelarena Iruñeko espetxera lekualdatuko dituzte. Karastorre Dueson dago egun, eta Mariñelarena, berriz, Dueñasen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.