Sutea

Plastikoa birziklatzeko lantegi bat erre da bart Sondikan

03:00etan hasi da sutea, eta kalte handiak eragin ditu Astar enpresan.

Sondikan erretako enpresa, gaur goizean. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK.
2022ko uztailaren 22a
08:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sutea izan da bart Sondikan (Bizkaia), plastikoa birziklatzeko Astar enpresan. 03:00etan piztu da sua, Zangroiz industrialdean. Ez da inor zauritu, baina kalteak handiak izan dira lantegian; teilatua behera erori da.

Ke laino handia eragin du suteak; lantegian zegoen materiala kontuan hartuta, oso toxikoa izan daitekeela ohartarazi dute. Suhiltzaileek kontrolpean zuten sua goizerako.

Sute gehiago ere gertatu izan dira enpresa horretan; iaz bat, eta duela bi aste beste bat, gaurkoa baino txikiagoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.