KATALUNIA

Politikari «izaera juridikoa» kentzea adostu dute Generalitateak eta Espainiako Gobernuak

Elkarrizketa mahaia bildu da Moncloan, eta hitzarmen bat egin dute katalana babesteko eta bultzatzeko.

Generalitateko eta Espainiak Gobernuko ordezkariak, gaur, Moncloan. EFE
Igor Susaeta.
2022ko uztailaren 27a
17:33
Entzun

Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa mahaian bi akordio sinatu dituzte gaur, Moncloan. Batetik, politikari «izaera juridikoa» kentzeko itun bat; eta, bestetik, katalana babesteko eta bultzatzeko hitzarmen bat. 2020ko otsailean jarri zuten martxan mahaia, eta bi gobernuetako ordezkariak —Generalitatearen aldetik ez da izan JxCko kontseilaririk—, bakoitzeko lau, hirugarrenez batzartu dira gaur elkarrizketa mahai horretan. Urtea amaitu aurretik beste bilera bat egitekotan geratu dira.

Batzarraren ondotik nor bere aldetik mintzatu da, eta Laura Vilagra Kataluniako Gobernuaren Presidentetzako kontseilariak nabarmendu du «aurrerapauso bat» eman dutela Generalitatearen eta Moncloaren arteko harremanetarako «baldintza berriak» ezartzeko.

Bi aldeek adostu dute Kataluniako auziari izaera juridikoa kentzeko erreformak hauspotzea, horiek elkarrizketaren ondorio izatea eta indarrean dagoen «ordenamendu demokratikoaren barruan» aurrera eramatea, eta «gehiengo sozial zabal baten» bermea edukitzea.
Felix Bolaños Espainiako Presidentetzako ministroak adierazi du bi gobernuei iruditzen zaiela katalanak izan behar duela Kataluniako hizkuntza sistemako «irakaskuntzarako hizkuntza». Goratu egin du Parlamentuak «%80ko babesarekin» katalana babesteko ekainean onartu zuen legea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.