Ezbeharra

30 urteko gizon bat ito da Senpereko aintziran

15:30 aldera gertatu da ezbeharra. Bainua hartzera sartu da gizona aintzirara.

Senpereko (Lapurdi) lakua, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko uztailaren 31
21:21
Entzun

30 urteko gizon bat hil da gaur Senpereko aintziran (Lapurdi). Eguerdiko 15:30 aldera sartu da uretara gizona, bainu bat hartzeko, baina, irteten ez zela ikusita, lagun batek larrialdi zerbitzuei abisatu die.

Hara joan dira itsas salbamendurako taldea, bi helikoptero eta urpekariak. Azkar aurkitu dute gizona, baina ezin izan dute suspertu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.