Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista dela eta

Bikotekidea edo bikotekide ohia jotzeagatik atxilotu dituzte 36 urteko gizon bat eta 37 urteko beste bat.

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen, iazko urrian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2022ko abuztuaren 1a
19:24
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hiru gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan indarkeria matxistarekin zerikusia dutelakoan. Etxebizitza batean bikotekidea jotzea leporatuta, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean, eta 37 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten kalean bikotekide ohiari eraso egiteagatik.

Igande gauean, berriz, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta. Udaltzaingoak azaldu duenez, emakume bati ukituak egin zizkion Aiztogile kaleko taberna batean, eta, kargu hartu ziotenean, 31 urteko gizonak eta haren hiru lagunek tabernako atezainari eraso zioten. Erasotzaileek ihes egin zuten hasieran, baina inguruan atzeman zituzten ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.