Larrialdia
84 urteko gizon baten bila ari dira Maulen
Atzo galdu zen, bizikletaz txango bat egitera atera ostean. Bizikleta besterik ez dute aurkitu.

Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira Maulen, 84 urteko gizonezko baten bila. Atzotik ez dago haren berririk. Bizikletaz txango bat egitera atera zen, baina ez zen etxera itzuli. Bizikleta besterik ez dute topatu.
Suhiltzaileak, poliziak, helikoptero bat eta urpekariak mobilizatu dira bilaketa lanetan. Izan ere, gizonaren bizikleta Ühaitza ibaiaren bazterrean topatu dute.
Oraingoz ez dago gizonezkoaren arrastorik.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.