Alerta egunak Hego Euskal Herrian, beroagatik eta sute arriskuagatik

Osteguna izango da sute arrisku handieneko eguna. 40 gradu zentigradutik gertu ibiliko da termometroa Nafarroako leku batzuetan.

Bero oldeko argazki bat, Bilbon. OSKAR MATXIN / FOKU
2022ko abuztuaren 2a
11:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Tenperaturak gora egiten ari dira gaur Euskal Herrian, eta ostegunera arte abisuak piztu dituzte Hego Euskal Herrian, beroagatik eta sute arriskuagatik. Nafarroan, tenperatura altuenak gaur eta etzi erregistratuko dira, eta Erriberan eta Lizarraldean 40 gradu zentigradura iritsiko dira. Araban ere tenperatura altuengatik alerta dago piztuta gaurko eta biharko. Gasteizen, 35 gradura iritsiko dira gaur eta bihar, eta Guardian (Araba), berriz, 38ra.

Sute arriskuari dagokionez, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziaren arabera, sute arriskua «oso handia» izango da gaur, bihar eta etzi Hego Euskal Herrian. Euskalmet agentziak alerta horia piztu du Araban, sute arriskua dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.