Albistea entzun

Euskal presoak

Fiskaltzaren «blokeo» jarrera salatu du Sarek Gasteizen egindako manifestazioan

Euskal presoei «oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak» bertan behera uzteko eskatu dute Etxera bidea gertu lelopean egindako protestan.

Sarek Gateizen egindako manifestazioa.
Sarek Gateizen egindako manifestazioa. Endika Portillo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Hodei Iruretagoiena -

2022ko abuztuak 3

Manifestazioa egin du gaur Sare mugimenduak Gasteizen, euskal presoen aurkako salbuespen politika salatzeko. Etxera bidea gertu lelopean egin dute martxa hainbat lagunek, Bilbo plazatik hasita. Bereziki Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren jarrera gaitzetsi dute Blanca Martinez de San Vicente eta Joseba Azkarraga bozeramaileek.

Sareko kideen esanetan, Fiskaltza «blokeatzen» ari da espetxeetako zuzendaritzek eta tratamendu batzordeek onartutako baimen eta gradu aldaketak, proposamen horiek atzera botaz eta helegiteen bidez. «Eskuin mutur politikoaren tresna juridiko bihurtzen ari da». Hainbat preso Euskal Herriko espetxeetara ekarri dituzten arren, «salbuespenak oraindik ere arau» direla salatu du herritar sareak. Gogorarazi duenez, EPPK-ko presoen %28,3 urrun daude oraindik.

Urriaren 8ari begira

«Gaur, irribarre egiten has gaitezke», esan dute Martinez de San Vicentek eta Azkarragak: «Aurrera egiten ari gara, baina ez dadila inor engainatu. Bide luzea dugu egiteko euskal presoek eta haien senideek oraindik jasaten dituzten urraketa guztiak atzean geratzea nahi badugu». Bide horretan, Donostian eta Bilbon ere egingo dituzte manifestazioak, Gasteizen bezala, hiriburu horietako festen harira.

Urriaren 8an, berriz, mobilizazio handi bat egin nahi dute Gipuzkoako hiriburuan. «Gure aldarrikapenak zabaltzeko eguna izatea nahi dugu, baina, aldi berean, lortutako guztiari balioa ematea, eta, hala, musikaz eta alaitasunez betetako egun on bat pasatzea ere bai».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du bulego bat sortzea ustelkeriaren aurka

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena. EAJk eta PSEk uste dute araua «hobetzeko modukoa» dela
Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...