Suteak

Azken orduetan berriz piztu da Zanbranako sutea

Atzo arratsaldean piztu zen sutea, Santa Cruz del Fierro eta Ozio (Araba) artean, zereal soro batean.

Zanbranako (Araba) sutea. BERRIA
2022ko abuztuaren 8a
07:27
Entzun

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute atzo arratsaldean Zanbranan (Araba) piztutako sutea itzaltzeko. Gainera, azken orduetan okerrera egin du: Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, beroak eta batez ere haize indartsuak hauspotu dute sua bi guneetan.

Igandean piztu zen sua, 16:30 aldera, Santa Cruz del Fierro eta Ozio herrien artean, eta piztuta zegoen oraindik gaur goizean. 11:00 pasatxo zirela, kontrolatuta zeukaten. Goizean Zanbranako alkateak esan duenez, lehen hipotesien arabera, auto batetik botatako zigarrobatek eragin zuen sutea. Arabako suhiltzaileen buru Alberto Amenabarrek, ordea, Euskadi Irratian esan du baserri batean sortu dela sutea, eta ikertu ondoren argitu beharko dela zergatik piztu den.

Arabako suhiltzaileekin batera, Nafarroakoak eta Burgoskoak ere ari dira sutea itzaltzeko lanean; besteak beste, helikoptero batekin. Ozio eta Zanbrana arteko A-3126 errepidea itxi behar izan dute, 31. kilometroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.