Zezenketak

Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona

74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen.

Tuterako Santanak, artxiboko argazkian. TUTERAKO UDALA
2022ko abuztuaren 8a
08:37
Entzun

Hil egin da Tuterako (Nafarroa) festetako bigarren eguneko entzierroan zauritutako gizona. 74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen, Errioxako Toropasion ganadutegiko zezenek harrapatu eta buruan kolpe bat hartuta. Tuterako Reina Sofia ospitalean egon da geroztik, eta igande honetan hil da.

Atzo arratsaldean, bestalde, 37 urteko gizon bat larri zauritu zen Arguedasen (Nafarroa), bigantxetan. Tuterako gizona lepoan adarkatu zuen behi batek, zezen plazan, entzierroaren amaieran. Zauri larriekin eraman zuten Tuterako Reina Sofia ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.