Ezbeharrak

Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Ribaforadako bizilaguna

Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian aurkitu dute 82 urteko gizonaren gorpua.

Aragoiko kanala. JAVIER CEBOLLADA / EFE
2022ko abuztuaren 8a
11:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Hilda aurkitu dute 82 urteko Ribaforadako (Nafarroa) bizilagun bat, Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian. Igande eguerdian eman zuten desagerpenaren berri, eta Ribaforadako Udalak laguntza eskatu zuen hura aurkitzeko. Aragoiko Ubidean aurkitu dute azkenean, Novallasen.

Atzotik, gizona bilatzeko lanetan aritu dira Nafarroako suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Ribaforadako udaltzainak. Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko kideak ere aritu dira laguntzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.