Frantzia

Poliziak labana bat zuen gizon bat hil du Parisko aireportu batean

Charles de Gaulle aireportuan izan da hilketa. Poliziaren arabera, gizonak eraso egin die.

Parisko Charles de Gaulle aireportua, artxiboko irudi batan. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2022ko abuztuaren 10a
10:35
Entzun

Poliziak gizon bat hil du gaur Parisko Charles de Gaulle aireportuan. Ustez labana bat zuen gizonak, eta, Poliziaren arabera, agenteei eraso die.

Hildakoa identifikatzeko lanean ari dira orain; oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Le Figaro egunkariak zabaldu duenez, ustezko erasoa izan denean ez du jihadaren aldeko aldarrikapenik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.