Albistea entzun

Migratzaileak

Dozenaka migratzaile desagertu dira Egeo itsasoan, txalupa iraulita

Greziako kostazainek 29 lagun erreskatatu dituzte bizirik, eta gehiagoren bila ari dira. Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, 80 pertsona ingururekin.

Egeoan erreskatatutako migratzaile talde bat Kios irlan lehorreratzen, artxiboko argazki batean. /
Egeoan erreskatatutako migratzaile talde bat Kios irlan lehorreratzen, artxiboko argazki batean. / Pantelis Fykaris/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko abuztuak 10

Dozenaka dira desagertuta dauden migratzaileak, euren txalupa Egeo itsasoan irauli ostean. Greziako kostazainen arabera, 29 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta gehiagoren bila ari dira. Migratzaileek eurek azaldu dutenez, Turkiako Antalya hiritik irten zen txalupa, eta 60 eta 80 pertsona artean zihoazen bertan. Italiara iristea zuten helburu.

Ontzia Karpathos uhartetik gertu irauli da, Egeo itsasoko hegoaldean. Erreskate lanak goizeko lehen orduan hasi dituzte, baina, Nikos Kokkalas bozeramaileak azaldu duenez, itsaso zakarrak zaildu egiten ditu lanak. Orain arte erreskatatutako migratzaileak Irakekoak, Afganistangoak eta Irangoak dira.

2015 eta 2016 urteen artean milioika pertsona heldu ziren Greziara Siriako gerratik ihesi. Geroztik nabarmen murriztu da kopurua, baina Atenasek ohartarazi du gero eta gehiago iristen ari direla azken hilabeteetan. Migratzaileentzako Nazioarteko Erakundearen arabera, urtea hasi zenetik mila pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginetan; horietatik 64 inguru, Egeo itsasoan.

Bestalde, MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak jakinarazi du urte hasieratik 570 migratzaile artatu dituela, eta horietako gehienek salatu dutela legez kanpo itzularazi zituela Greziako Poliziak, baita tratu txarrak jasan zituztela ere. Erakundeak zabaldutako komunikatuaren arabera, Turkiatik irten ziren guztiak, Greziara iristeko asmoz, baina, bidean, Greziako Poliziak atzeman egin zituen, eta «jipoitu, indarrez miatu, lapurtu eta itsasoan abandonatu».

Joan den apirilean, larrialdiko arta eman behar izan zion erakundeak Poliziatik ihesi labar batera erori zen talde bati. Haietako batek salatu zuen bederatzi alditan itzuli zutela Turkiara, eta haietako batean beste hainbat migratzailerekin batera eraikin batera sartu eta jo egin zituztela.

Greziako Gobernuak ukatu egin ditu bere aurkako salaketa guztiak, eta nabarmendu du «nazioarteko legediak errespetatu» dituela une oro.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako

 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.