Ezbeharra

Bi euskal herritar hil dira Kantabriako hondartzetan, Santoñan eta Castro Urdialesen

Hildakoak bi gizonezko dira, 54 urteko donostiarra bata, eta 69 urteko mungiarra bestea.

Santoñako hondartza, artxiboko irudi batean. MIGUEL RAMOS, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 10a
17:22
Entzun

Bi euskal herritar hil dira gaur Kantabriako bi hondartzatan. Eguerdian, 54 urteko gizonezko donostiar bat zendu da Santoñako Berria hondartzan (Espainia). Larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioaren arabera, sorosleek atera behar izan dute uretatik, ondoezik baitzen. Ordurako, bihotz-biriketako geldialdia izana zuen gizonezkoak. Suspertzen saiatu dira, baina ez dute erdietsi bizia salbatzea.

Halaber, Mungiako (Bizkaia) gizonezko bat zendu da Castro Urdiales udalerriko Brazomar hondartzan, itota: Jose Angel Fernandez; 69 urte zituen, eta PSEko zinegotzia zen Mungian. Han lanean ziren sorosleak konturatu dira pertsona bat zegoela ur azalean, itsasertzetik 25 bat metrora. Uretatik atera dute, eta erreanimazio maniobrak egin, baina handik gutxira zendu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.