Sexu erasoak

22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu eraso bat egiteagatik

Goizeko ordu txikitan jazo da, herriko aparkaleku batean. Ertzaintzak sexu eraso bat egitea egotzi dio 22 urteko gizonari.

Ertzaintzaren Irungo komisaria. GORKA ESTRADA / EFE
inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 13a
19:21
Entzun

Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du gaur Irunen (Gipuzkoa) sexu eraso bat egitea egotzita. 07:00etan Irungo osasun zentro batek Ertzaintzari deitu dio, bertan sexu eraso baten biktima bat zegoela esanaz, eta, ondoren, ospitalera eraman dute. Kasua ikertzen hasi dira orduan, eta arratsaldean lortu dute gizona atxilotzea. Antza denez, aparkaleku batean egin dio eraso gizonak emakumeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.