Donostia abordatu dute piratek ia 200 ontzitan
Itzuli da Aste Nagusi Pirataren ikur bihurtu den ekitaldia, bi urteko etenaren ondoren. Ia berrehun ontzi abiatu dira, 17:00ak jo dutenean. Abordatzeak hogeigarren aldia du aurten.

Duela hemeretzi urte, 2003ko abuztuaren 11n atera ziren Donostiako Piratak lehenengoz aldiz hiria abordatzera. Hogei bat ontzi baino ez ziren orduan. Izozkiak, zezenketak eta su artifizialak ikur zituzten festei ukitu «herrikoia» emateko asmoz atera ziren uretara, baimenik eskatu gabe. Kontxako hondartzara iristean udaltzainek identifikatu zituzten, eta, protesta modura, udaletxe aurrean utzi zituzten ontziak. Gaur, lehen abordatze hartatik hemeretzi urtera, ehunka lagunek hartuko dute parte abordatzean. Ia 200 baltsa abiatu dira portutik Kontxara gaur: duela bi hamarkada baino ia hamar aldiz gehiago, alegia.
Abordatzea antolatzearen konplexutasunaren seinale da egun osoko festa. Goizean goizetik hasi dira gazteak, eta dagoeneko horren gazte ere ez direnak ere bai, itsasontziak antolatzen. Hiru txanda egin behar izan dituzte, arranpan ontziak muntatzeko lekua izateko; 09:30ean hasi dira lehen txandakoak. Talde bakoitzari ordu eta erdi eman diote beren muntaketa bukatzeko, eta gero portuan aparkatuta utzi dituzte baltsa piratak, arratsaldeko ordu handiaren esperoan.
Baltsen muntaketan dabiltza piratak. Herri bazkaria hasiko dugu laster eta 17:00etan Dono$tia abordatzera! BIBA FESTA, BIBA ERALDAKETA, BIBA PIRATAK! ð´â ï¸Â #IzanPirata #ANPirata22 pic.twitter.com/uHC5Az6jo5
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 15, 2022
Kaian bertan dute Flamenka gunea Piratek, eta han egin dute herri bazkaria ehunka eta ehunka abordatzailek. Ez dute animaziorik falta izan, musikarekin eta urezko pistolekin. 17:00ak jo dutenean abiatu dira portutik, Bilgune Feministak suziria jaurti bezain azkar. Ordenatuta, baina zalaparta batean umoretsu abiatu dira piratak abordatzera.
Berriz ere Donostia abordatu dugu! ð¤ð´â ï¸Â pic.twitter.com/DLBoFYLpob
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 15, 2022
Hasi da 20. abordaia! Bilgune feministaren hitzen ostean atera dira piratak kontxako badia abordatzera. 200 baltsa inguru atera dira.@izanpirata @berria pic.twitter.com/yP8O2ff9C0
— Amaia Jimenez (@amaiajimenez55) August 15, 2022
Jende andana bai uretan, eta baita kaian ere. Badoaz aurrera piratak@berria @izanpirata pic.twitter.com/LGBGzzi8aU
— Amaia Jimenez (@amaiajimenez55) August 15, 2022
Pixkanaka iristen ari dira baltsak Kontxako hondartzara. Iritsi orduko baltsa desegin, eta zaborra sailkatzen dute antolatzaileek partehartzaileen laguntzarekin@berria pic.twitter.com/5oBEyqHWMg
— Amaia Jimenez (@amaiajimenez55) August 15, 2022
Jarraitzen du baltsen joan etorriak. Ikusleek txalo artean jasotzen dituzte abordaian parte hartutako piratak@berria @izanpirata pic.twitter.com/BDxLlqHieP
— Amaia Jimenez (@amaiajimenez55) August 15, 2022
Hasiera haietan ez bezala, protagonismo handia dute gaur egun piratek Donostiako Aste Nagusian. Kofradiaka antolatzen dira, eta milaka lagun biltzen dituzte txosnen inguruan antolatutako egitarauan. Abordatzean ere gero eta jende gehiago atera izan da urtez urte; hasiera batean, aldi baterako ekitaldia zen, festa ereduari buelta bat eman eta bestelako jaiak irudikatzeko, baina piratek ikur bihurtu da azkenean.
Matti pertsonaiak jaurti ohi du urtero-urtero txupina, eta, aurten, hogeigarren abordatzea egin dutela-eta, Bilgune Feministako kideak hartu dituzte lemazain, joan den larunbatean, jaiei hasiera emateko. Physys Versus Nomos taldeak egin du aurtengo abestia: Aurtzaka goaz.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.