Trafikoa

Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat.

Eneritzen izandako istripua; larri zauritu da 21 urteko gazte bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK.
2022ko abuztuaren 15a
14:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Gidari bat hil da gaur Tebas-Muru Artederretan (Nafarroa), auto istripu batean. Berri agentziek zabaldu dutenez, bidetik irten da autoa, N-121 errepidean, e12:45ean. Larrialdi zerbitzuak eta Cordovillako suhiltzaileak hurbildu dira istripua gertatu den lekura, baina han bertan hil da gidaria.

Beste istripu bat izan da Eneritzen (Nafarroa) ere, 07:30ean. Auto bat bidetik irten da han ere, eta larri zauritu da 21 urteko gazte bat, Nafarroako Gobernuak berri eman duenez. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute gaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.