Albistea entzun

Hinkuntz eskubideak jomugan

Euskarafobia egotzi diote Altzolako Ura enpresari

Altzolako Ura enpresaren jokabideak polemika sortu du Twitterren, erabiltzaile baten kexa dela eta. Erabiltzaileak botiletan euskararen arrastorik ez dagoela leporatu dio enpresari.

Alzolako uren lantegian ura botileratzen
Alzolako uren lantegian ura botileratzen Imanol Otegi / Argazki Press Tamaina handiagoan ikusi

Lide Egizala Urteaga -

2022ko abuztuak 16

Joan den igandean, Twitterreko Plistiplaust erabiltzaileak salatu zuen Altzolako Ura enpresaren botiletan erdara hutsean idazten dutela. Harridura eragin zuen txioak, baina, hala ere, enpresaren erantzunak sortu zuen ezinego handiena sare sozial horretan.

Altzolako Ura enpresaren @BasqueWater kontutik erantzun zuten legeak «gehiengoaren hizkuntzan etiketatzera» behartzen duela, eta etiketa jartzeko tarteak ez diela azalpen guztiak bi hizkuntzatan jartzeko modua ematen; hori ere erdaraz. Gaineratu zuten «asko sentitzen» dutela etiketa horiek espainieraz egoteak sor ditzazkeen eragozpenengatik.

Hori ikusita, Twitterreko hainbat erabiltzaile haserre mintzatu ziren txioaren iruzkinetan. Enpresari leporatu zioten ez dela egia bi hizkuntzetan idazteko lekurik ez dagoela. Beste batzuek esan zuten «aldaketarik ezean» ez dutela gehiago Altzolako Ura erosiko.

Elgoibarko enpresaren sare sozialei erreparatuz gero, euskararen erabilera oso murritza dela ikus daiteke. Enpresa aipatzen duten euskarazko hainbat iruzkin txiokatzen badituzte ere, erdara soilean idazten dute Twitterren, eta Instagramen ere bai. Hori dela eta, erabiltzaile batzuek esan dute Basque Water traola baino hobeto dagozkiola Bezeroak galtzen traola eta Nazka Water traola.

Sare sozialetan ez ezik, haien webgunean ere ez dago euskararen arrastorik. Hizkuntza aldatzeko eman ohi den aukera ere ez du eskaintzen webguneak, eta, ondorioz, erdaraz bakarrik irakur daiteke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aitziber Sarobe eta Ainara Kaltzakorta, atzo, Ekotopaketen lehen mahaietako batean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kolektiboki ekiteko dei ozena

Maite Asensio Lozano

Krisi ekosozialari nola erantzun aztertzeko, Ekotopaketak egiten ari dira asteburuan Portugaleten, 'Azken krisia, gure garaia' lelopean
Los Arcos zirkuituaren inaugurazio ekitaldia, 2010eko ekainean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Los Arcos kostatu zenaren %10ean saldu du Nafarroako Gobernuak

Joxerra Senar

Gobernuko arduradunak pozik agertu dira salmentarekin, urtero lau milioi euroko gastua baitzuen zirkuituak. Zazpi milioitan saldu dute
Ikoitz Arrese, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

EH Bilduk harreman fase bat hasiko du eragileekin hezkuntza legeaz aritzeko

Irati Urdalleta Lete

Ikoitz Arrese legebiltzarkideak «patxada eta ausardia» eskatu dizkio Jaurlaritzari. Bildarratzek eragileekin mintzatzeko prestasuna erakutsi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...