Osasunako ikuskatzaile bat atxilotu dute adingabeen aurkako sexu abusu kasu bat egotzita

Oraingoz ez dute gizonaren biktimarik atzeman taldean

Osunaren Sadar futbol zelia, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abuztuaren 16a
17:59
Entzun

Osasuna futbol taldeko ikuskatzaile bat atxilotu dute adingabeen aurkako sexu abusu kasu bat egotzita. Osasunak ohar bidez jakinarazi duenez, Errioxako taldeekin duten harremanaz arduratu da gizona, «beraien beharrak talde gorritxoari jakinarazteko», eta ikuskatzaile modura txostenak ere egin ditu gazteen eta kadeteen partidetan. Ordea, inoiz ez da izan entrenatzaile. Taldeak azaldu duenez, gainera, ekainetik ez du lanik egin taldearentzat, eta jakinarazi dute kontratua etetea erabaki dutela. Gizona Errioxako (Espainia) Varea klubeko entrenatzailea izan da larunbatera arte.

Oraingoz ez dute atzeman Osasunan atxilotuaren biktimarik. Osasunaren esanetan, familientzako arreta zerbitzu espezializatu bat daukate, «jokalarien bizitza pertsonalean edo ikasketetan edozein aldaketa atzematea ahalbidetzen duena», eta oraindik behintzat ez dute gizonari lotutako kasurik atzeman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.