Turismoa

Turismoak pandemia aurreko egoera gainditu du

Sektoreak %4,2 egin du gora lehen seihilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2019arekin alderatuz gero. Nazioarteko udatiarrak ere gehiago izan dira.

Gasteizko ikuspegia Santa Maria katedraletik. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abuztuaren 18a
11:32
Entzun

Xehetasun gehiagoren faltan, heldu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako turismoaren datu aurreratuak. Eta, erakusten dutenez, indarra hartu du sektoreak. Lehen seihilekoan %4,2 hazi da, pandemia aurreko datuekin alderatuz gero. Hala jakinarazi du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak.

Kanpotik datozen turisten kopurua ere berreskuratu da, aurreko urteetan hona bidaiatzeko izan dituzten oztopoak tarteko. Duela hiru urte baino gehiago etorri dira; hain zuzen, %3,9 egin dute gora atzerritarrek.

Hala, «uda honetako aurreikuspenak betetzen» ari direla adierazi du sailburuak; «berri oso onak dira oso gaizki pasatu duen sektore batentzat». Ikusteko daude uda bete-beteko datuak zehazki zeintzuk diren; Eustatek laster argitaratuko du uztailari dagokion turismoaren balantzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.